AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Navarra.com
2024/05/24 10:29

Tuteran (Nafarroa) duen lantokia zarratu nahi du Agrocapelu sozietate kooperatiboak. Itxierarekin batera, tokialdatzera behartu nahi dituzte Tuteran aritzen diren 60 beharginak: antza, enpresak Zaragozan (Aragoi) duen lantegira bidali nahi dituzte; zehazki, La Almunia de Doña Godina herrira. Tuteratik 90 kilometrora dago.

Hango etxalde batean ekoizten dituzte brokolia eta azalorea enpresako langileek, baina, gaur egun, Tuteran daude biltegia eta bulegoak. Horiexek itxi nahi dituzte orain, enpresak berak CCOO sindikatuari esan dionez.

Itxura denez, astebetera hasiko dira enpresako zuzendaritzaren eta langileen ordezkarien arteko negoziazioak (CCOO sindikatukoak dira langile batzordeko hiru ordezkariak). CCOOk oraintxe dio Tuterako 60 lanpostuak bertan mantentzea dela helburua.

EZ DAGO IRUZKINIK