AKTUALITATEA / Soldata sistema
Ez da adostasunik izan Tubacexeko langileen eta zuzendaritzaren artean
Atzo, irailak 23, Tubacexeko beharginen ordezkariak enpresa multinazionaleko zuzendaritzarekin bildu ziren laugarren aldiz. Dena den, ez zen akordiorik izan, eta soldatak txikitzeko edo kaleratzeak burutzeko asmoarekin segitzen du zuzendaritzak.
2020eko irailaren 24
Ez da adostasunik izan Tubacexeko langileen eta zuzendaritzaren artean

Aiaraldeko Tubacex enpresako langileak eta zuzendaritza atzo bildu ziren laugarren aldiz, baldintzak mahaigaineratzeko eta akordio batera iristen saiatzeko. Dena den, ez zen helburua bete, eta ez zen aldeen arteko adostasunik izan. PWC aholkularitza enpresako kide batekin bertaratu zen bilerara zuzendaritza.

Batzarrean zuzendaritzako kideek adierazi zutenaren arabera, enpresa ez da errentagarria petrolioa garestitzen eta energia berriztagarriak zabaltzen ari diren honetan. Hala ere, langileek egindako kalkuluen arabera, 100 milioi euroko kutxa dauka enpresak. Zuzendaritzak, baina, kaleratzeak burutzeko eta soldatak murrizteko asmoarekin segitzen du.