AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Tolosan emakume bati eraso zioten larunbat gauean
Tolosako skate parkean izan zen erasoa. Gertatutakoa gaitzesteko mobilizaziora deitu dute gaurko, 19:00etan Triangulo plazan.
2021eko ekainaren 3
Tolosan emakume bati eraso zioten larunbat gauean

Atzo, ekainaren 2an, beste eraso matxista baten berri eman zuten: joan den larunbatean, emakume bati eraso egin zion gizonezko batek Tolosako (Gipuzkoa) skate parkean. Erasoa salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur herrian, udalak eta Tolosako Asanblada Feministak deituta.

Azken bi egunetan Euskal Herrian argitara atera den hirugarren indarkeria matxista kasua da, gutxienez. Baionan (Lapurdi) eta Armendaritzen (Nafarroa Beherea) izan dira aurreko biak.