16 urteko emakume batek aurreko asteartean jarri zuen salaketa bat Tolosaldean (Gipuzkoa), gizonezko batek modu jarraituan bortxatu duela azalduz. 71 urte ditu erasotzaileak, eta, trukean dirua eskainiz, berekin sexu-harremanak izatera behartu du adingabea.
Biktimak salaketa aurkeztean jakinarazi duenez, 2024. urtearen amaieran hasi ziren erasoak. Hirugarren pertsona batek proposatu edo eskaini zion gizonari neskarekin sexu-harremanak edukitzea, diru truke. Orduan behartu zuten gaztea berekin harremanak izatera, eta bortxatzailearen autoan izaten ziren hitzorduak.
Aurreko asteazkenean atxilotu zuten erasotzailea, eta epailearen aurretik igaro ondoren, behin-behinean espetxeratu zuten. Sexu-eraso bat egitea eta "adingabeak galbideratzea" leporatzen diote, El Diario Vasco-ren arabera.