AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/02/20 08:14

Tolosako (Gipuzkoa) Inauterietan gertatutako eraso homofobo baten berri eman du Tolosaldeko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak. Igande gauean (Zaldunita) izan zen erasoa, Montezkue auzoan: elkarrekin zeudela, bi gizon gazteri eraso zieten beste lau mutilek. Irain homofoboak egin zizkieten, eta erasotzaileen jarrera gogortzen hasi zenean, "larrituta ihes egin behar izan zuten" bi gazteek.

Aurtengo Inauterietan, bestalde, hiru emakumek jasan dituzte eraso matxistak eskualdean. Aipatutako gau berdinean, Zaldunita gauean, elkarrekin zeuden bi emakumeri eraso zien Tolosan 28 urteko gizonezko batek. Astearte goizean (Astelehenita gaua igaro ondoren), berriz, Ibarran (Gipuzkoa) eraso zion emakume bati 37 urteko gizon batek.

EZ DAGO IRUZKINIK