AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Tolosaldeko Itaiak Tolosan egindako mobilizazio bat.
2024/02/13 12:21

Azken orduetan, gutxienez hiru-emakumek jasan dituzte sexu-erasoak Tolosaldean. Inauteriak ospatzen ari dira han, eta igandean eta gaur goizean izan dira erasoak. Igande gauean, Tolosan (Gipuzkoa), elkarrekin zeuden bi emakumeri eraso zien 28 urteko gizonezko batek, eta kuter batekin mehatxatu zuen gertatutakoa ikusi zuen lekuko bat. Gaur goizean, berriz, Ibarran (Gipuzkoa) izan da eraso bat: neska adingabe bati eraso dio 37 urteko gizon batek.

Igandean bertan atxilotu zuten bi emakumeri eraso zien gizonezkoa, lekuan bertan. Gaur neska bati eraso dion gizona ere atxilotu dute jada.

Joan den asteburuan, gutxienez 11 emakumek jasan dituzte indarkeria matxistari lotutako erasoak Hego Euskal Herrian. Azpeitian (Gipuzkoa), Inauterietako Elegante Egunean, bi emakumeri egin dizkie sexu-erasoak gizonezko batek.

EZ DAGO IRUZKINIK