AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Tele Taxi enpresako langileak atzo, lantokiaren aurrean. ARGAZKIA / Pamplona Actual
2022/06/15 17:11

Iruñeko (Nafarroa) Agustinos industrialdean dago kokatuta Tele Taxi enpresaren lantokia, eta langileek hara bertaratzeari uko egin zioten atzo, ekainaren 14an. Azaldu dutenez, enpresak "adostutako soldata-igoera ezar dezan" ekin diete lanuzteei, eta zuzendaritzak euren eskaerei entzungor eginez gero, uztailaren 1ean greba mugagabera jotzeko asmoa adierazi dute.

Erabateko jarraipena izan zuen atzoko greba egunak eta, ELA sindikatuaren esanetan, lan-gatazkaren pizgarria enpresaren jarrera izan da. Izan ere, "akordioa apurtzeko asmoa agertu zuen apirilean"; modu horretan, "adostutako soldataren eguneraketa aplikatzeari uko egin dio".

Urtebete iraun zuen egun indarrean dagoen hitzarmena negoziatzeko prozesuak eta, salatu dutenez, 2021. eta 2022. urteetan Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPI) araberako soldata-igoera bat izatea adostu zen, bai eta, 2023rako, KPI gehi 0,5 puntuko igoera bat izatea ere. Aitzitik, eguneratzeak ezarri ez eta akordioan adostutakoa bertan behera utzi du zuzendaritzak.

EZ DAGO IRUZKINIK