AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/12/08 09:46

Madrilen, Futuro Vegetal talde ekologistako lau kide atxilotu zituen Espainiako Poliziak abenduaren hasieran: bi abenduaren 1ean, eta beste bi abenduaren 3an. Informazio Brigadak agindu zituen atxiloketak, talde kriminal bateko kide izatea egotzita. Guztiak utzi zituzten aske hainbat ordu igarotzean.

Itxura denez, krisi klimatikoaren kontra Futuro Vegetalek egindako hainbat ekintza zehatzen inguruan galdetu zieten atxiloaldian. Talde ekologistak, besteak beste, krisi klimatikoaren erantzule gisa seinalatu izan ditu hamaika enpresa eta erakunde, salaketa- eta markatze-ekintza ugariren bidez.

2022ko Memorian, Estatuko Fiskaltza Nagusiak terrorismoarekin lotu zuen Futuro Vegetal eta Extintion Rebellion taldeen jarduna. Aurtengo irailean, baina, akusazio hori gezurtatu zuen fiskaltzak berak: bi kolektibo horien ekintzak "mehatxuekin" lotu zitezkeela esan zuen, baina ez zirela inondik inora "ekintza terroristak".

Fiskaltzak baieztapen hori egin eta hiru hilabete eskasera atxilotu dituzte Futuro Vegetaleko lau kide; terrorismoari buruzko akusazioari heldu beharrean, ordea, talde kriminal bateko kide izatea egotzi diete oraingoan. Ikusteke dago zein auzitegitara eramango duten auzia.

EZ DAGO IRUZKINIK