AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Sorzabalen aurkako euroagindua salatzeko mobilizazio bat, Irunen, 2018an. Argazkia: Bidasoako Hitza.
2022/01/14 10:38

Iratxe Sorzabal preso politikoa Espainiaratuko dute gaur, behin-behinean, epaiketa baterako. 1996ko ekintza bat egozten dio Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta otsailaren 7an eta 8an epaituko dute Madrilen.

2001ean atxilotu zuen Guardia Zibilak Hernanin (Gipuzkoa), eta torturatu egin zuten atxiloaldian. Gaur egun, Reauko (Frantzia) espetxean dute preso, eta epaiketa amaitzean hara itzuliko dute berriz.

Espainiak Sorzabalen aurkako euroagindu ugari eskatu ditu dagoeneko. Horietako hiru onartu ditu Frantziak, eta informazio gehiago eskatu du zazpi kasutan. Beste behin, Parisko Dei Auzitegiak uko egin zioten eskaera bati, Sorzabalen torturak salaketa ikertu beharra zegoela argudiatuta.

Elkarretaratzea, gaur

Sorzabalen egoera salatzeko, elkarretaratze bat egingo dute gaur Irunen (Gipuzkoa), Iratxeren Lagunak taldeak deituta. San Juan plazan izango da mobilizazioa, 19:00etan. Otsailaren 5ean manifestazio bat egiteko asmoa ere badute.

EZ DAGO IRUZKINIK