SGE Quality
Services enpresak Arazuri Poligonoan (Nafarroa) kokatuta daukan lantokian, beharginei ez dizkiete ordaindu aurtengo apirileko soldatak eta abenduko aparteko
ordainsariak. Horren aurrean, mobilizazio faseari
hasiera ematea erabaki dute langileek; maiatzaren 27an eman zieten hasiera greba deialdiei eta
mobilizazioei. Pasa den astean, txanda bakoitzeko, ordu bateko lanuztea egin zuten, eta baita Gestamp enpresaren
aurrean elkarretaratzeak burutu ere. Hemendik aurrera ere mobilizazioekin
jarraitzea aurreikusi dute.
Volkswagenentzat eta horrek azpikontratatzen dituen enpresentzat egiten du lan SGEk. Arazuriko lantokian, gaur gaurkoz, 150 langile ditu soldatapean lanean.