Donostian (Gipuzkoa) joan den astelehenean izan zen danborrada eguna, eta gutxienez sexu-eraso bat salatu zuten. Horren harira, gizon bat atxilotu dute jadanik, eta gaur goizean igaro da epailearen aurretik. 20 urte ditu. Ez dute gertakarien inguruko zehaztapenik egin.