Ikerketa gehiegi luzatzen ari zenez, otsailaren 15ean aske geratu zen 2017. urtean Sara Majarenas euskal preso politikoa eta
haren alaba erasotu zituen gizona. Majarenas preso zegoela gertatu zen erasoa.
Herenegun, akusazio partikularrak eta fiskaltzak erasotzailea badaezpadako espetxealdian sartzeko eskatu zuten, baina Valentziako Auzitegiak, ihes egiteko arriskurik ez dagoela argudiatuta, kalean jarraitzea erabaki du. EAEn sartzeko debekua, bi kilometroko urruntze agindua eta eskumuturreko telematikoa ezarri zizkioten erasotzaileari, azken horrek hiru aldiz huts egin duen arren. Majarenasen senideek adierazi zuten “beldurra bikoitza dela; libre dagoen hiltzailearena, eta Espainiako justiziarena”.
Erasotzailearentzat 30 urteko espetxealdia eskatu du fiskaltzak, eta akusazio partikularrak bat egin du eskaerarekin.