AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Seaforces Online
2025/09/29 16:41

Santurtziko (Bizkaia) portuan lau egunez izango da NATOren gerra-ontzietako bat: Johan de Witt (L801). Goizeko 09:00ak pasatxo porturatu da Bizkaian, eta urriaren 2ra arte egongo da bertan, bisita publikorik gabe printzipioz. Itxura denez, Troia eta Sesimbra izeneko maniobra militarretan parte hartu du Portugalen, irailaren 15etik 26ra bitartean, eta horren ondoren egingo du eskala Santurtzin.

Izatez, Herbehereetako Armadakoa da Johan de Witt anfibio-ontzia. Gaur egun, ordea, NATOren operazioetan aritzen da, lehorreratzeko eta aginte lanak egiteko plataforma gisa. NATOk itsas-erantzunak emateko lau talde iraunkor ditu une honetan, eta hain zuzen ere, horietatik lehena (SNMG1) gidatzen du nederlandar ontzi horrek. SNMG1 taldeak Itsaso Baltikoan jarduten du, eta Herbehereetako eta Alemaniako indarrek osatzen dute.

Johan de Wittek 146 pertsonako tripulazioa dauka une honetan, baina 555 ere izan ditzake. Anfibio-lanak egiteko eta, teorian, laguntza humanitarioa banatzeko dago diseinatuta.

EZ DAGO IRUZKINIK