AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/02/03 09:29

Azken bi urteetan, senide batek egindako sexu-erasoak jasan ditu 9 urteko haur batek Donostiako (Gipuzkoa) etxe batean. Ama lanera joaten zenean, senitarteko horren ardurapean geratzen zen umea, eta une horietan egiten zizkion erasoak. Pertsona horrek Urtezahar egunean eraso zuen haurra azken aldiz. Gainera, mehatxu egiten zion, erasoen berri eman ez zezan. Azkenean, gertatutakoa amari azaldu eta salaketa bat aurkeztu zuen umeak, amaren laguntzaz.

Urtarrilaren 9an jarri zuten salaketa, eta hainbat neurri agindu zituen epaileak; esaterako, erasotzaileari nahiz haurrari deklarazioak hartzea edo umeak jasan ahal izan dituen ondorio psikologikoak ikertzea. Medikuek haurra ikus zezatela ez zegoen autoan agindutako neurrien artean. Instrukzio epaileak ez zuen urtarrilaren 30era arte eskatu mediku-azterketa bat, baina oraindik ez dago hitzordurik jarrita. Ia hilabete igaro da umeak sexu-erasoen berri eman zuenetik.

Baldintzapean aske dago erasotzailea, ihes egiteko debekua jarri dioten arren. Hamabost egunean behin bertaratzen da auzitegira.

EZ DAGO IRUZKINIK