AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Navarra.com
2025/02/14 08:39

Beste itxiera iragarpen bat Euskal Herrian. Atzo jakinarazi zuten Ribertrans lantegia zarratuko dutela Fontellasen (Nafarroa), 20 langileak kalean utziz. Amaitu da jada enpresako zuzendaritzak aurkeztutako enplegu-erregulazioko espedientea negoziatzeko epea, eta itxieraren alde egiten jarraitu du enpresak. Hortaz, asmo horrekin aurrera egin du, eta hartzekodunen konkurtsora jo du dagoeneko.

Beharginen kaleratzeak datorren astean burutuko dira, hilabeteak igaro eta gero euren soldata jaso gabe. Errepide bidez merkantziak garraiatzen jardun dute Ribertrans enpresan.

EZ DAGO IRUZKINIK