AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Argia
2019/06/07 13:01

Hauteskundeak igarota, Euskadi eta Nafarroako Pentsiodunen Plataformak hitzetatik ekintzetara igarotzeko eskatu die alderdi politikoei. Hain zuzen, “promesak gauzatzeko ordua” dela aldarrikatu dute. Pentsiodunen plataformako kideen hitzetan, Espainiako Kongresuan “alderdi aurrerakoiek· dute gehiengoa, eta haiei borondate politikoa eskatu diete: “Herri sektoreen aurrean erantzukizuna badute, egindako eskakizunak onartu ditzakete”. Era berean, azpimarratu dute “nahikoa funts” badagoela pentsio duinak bermatzeko eta hobetzeko: “Nahikoa da aberastasunaren  %13 pentsioetara bideratzea. Pentsio publikoen sostengarritasuna lortzeak borondatea izatea baino ez du eskatzen”. Horren harira, plataformek esan dute iruzur fiskalari nahiz ustelkeriari aurre egiteko “ausardia” behar dela, eta hori eskatu diete alderdi politikoei. Espainiako Kongresuko ordezkariei ez ezik, Euskal Herriko erakundeei ere konpromisoak eskatu diete, udalei, Foru Aldundiei nahiz Eusko Jaurlaritzari.

Udazken “erabakigarria”

Euskadiko eta Nafarroako Pentsiodunen Plataformak aurreratu duenez, irailetik aurrera mobilizazioak biderkatuko dituzte pentsio duinen alde. Dagoeneko hamazazpi hilabete daramatzate hiri zein herrietan beren aldarria lau haizetara zabaltzen, baina orain urrats berri bat emateko garaia dela uste dute. Horregatik, beste hainbat sektore sozialekin batera koordinatuko dituzte datorren udazkenerako mobilizazioak, hala nola gazteekin, ikasleekin, emakumeekin, langabeekin eta langile aktiboekin.

Honako hauek dira, besteak beste, pentsiodunen plataformaren eskakizunak: 

  • 1.080 euroko gutxiengo pentsioa
  • Pentsioen sistema publikoa, elkartasunean eta banaketan oinarritua.
  • 2011 eta 2013ko pentsioen eta lan erreformen alderik atzerakoienak indargabetzea. 
  • 1.200 euroko LGS. 
  • Zigorrik gabeko aurre-erretiroa, baldin eta 40 urteko kotizazioak badaude. 
  • Gizonen eta emakumezkoen soldata eta pentsio arteko arrakalak gainditzea. 
EZ DAGO IRUZKINIK