AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / @Helios_EM, X bidez
2025/01/15 09:38

Kaliforniako (AEBak) baso-sute suntsitzaileen testuinguruan, preso dauden pertsonak suhiltzaile modura aritzeko programak funtsezko tresna bihurtu dira. Kaliforniako Zuzenketa eta Errehabilitazio Departamentuaren (CDCR, ingelesez) arabera, estatuko suhiltzaileen %30 inguru dira presoak, eta egunean 5,8 eta 10,24 dolar artean baino ez dituzte jasotzen beren lanagatik. Parte-hartze horrek zigorrak kommutatzea eta "birgizartzeratzeko" ziurtagiri erabilgarriak lortzea ahalbidetzen dien arren, AEBetako Askatasun Zibilen Batasunak, Vera Institutuak eta beste hainbat erakundek kritikatu dituzte presoek jasan beharreko lan-baldintzak eta euren prestakuntza falta. Gainera, aske geratu ostean oztopoak izaten dituzte suhiltzaile profesional gisa lanposturen bat lortzeko.

Chicagoko Unibertsitateko txosten baten arabera, suhiltzaile lanetan ari diren presoek lau aldiz aukera gehiago dituzte lesioak izateko, behargin profesionalek baino. Eta badirudi horren truke lortutako onura ekonomikoak eta legalak ez direla nahikoak arriskuak konpentsatzeko; izan ere, dozena bat pertsonak baino ez zituzten baliatu AB 2147 Legeak, 2020an ezarri zenetik, eskainitako lan-aukerak.

EZ DAGO IRUZKINIK