AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/02/07 12:25

Atzo jakinarazi zutenez, 23 urteko gizonezko bat atxilotu zuten aurreko asteazkenean Beasainen (Gipuzkoa), pornografia pedofiloari lotuta. Izan ere, haur-pornografia edukitzeaz gain, Internet bidez zabaltzen aritu da. Hainbat komunikabidek jaso dutenez, "gogortasun handiko artxibo pedofiloak" dira gizon horrek bildu eta zabaldutakoak.

Goierriko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak protestara deitu du horren harira. Gaurko antolatu du elkarretaratze bat, Beasainen bertan: 19:00etan Bideluze plazara bertaratzeko deia egin du.

EZ DAGO IRUZKINIK