AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Hendaiako tren geltokia.
2021/05/27 19:10

Barne Segurtasun Legearen 613-2 kapitulua aplikatuko du De Lassus Génies suprefetak, "segurtasun publikoarentzat mehatxu larriak" daudela aitzakiatzat hartuta. Modu horretan, datorren ekainaren 1etik irailaren 7ra bitartean, SNCF konpainiaren tren geltokietan, pausalekuetan zein bestelako garraio-zerbitzuetan dabiltzan bidaiariak miatuak izan daitezke, arrazoi berezirik ez bada ere. Hortaz, Frantziako Poliziak ez ditu miaketak —bagajeenak nahiz bidaiarien gorputzenak— justifikatu beharko.

Udan zehar bidaiari gehiago egongo direlakoan, "segurtasun publikoa kolokan" dagoela esan du Pirinio Atlantikoetako prefekturak, martxoaren 5etik "atentatu mehatxupean" dagoelako Frantziako Estatua. Egun horretan sartu zen indarrean Vigipirate sistema, "atentatu mehatxua handia" zela argudiatuta; 1978an sortu zuten sistema hori, eta "segurtasun-neurri zehatzak" ezartzea ahalbidetzen du, behin aktibatzean.

Hartara, hurrengo hilabeteetan are kontrol handiagoa espero da Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko mugan, non Frantziako nahiz Espainiako estatuetako polizia-indarren presentzia dagoeneko handia izan den azken hilabeteetan. Pertsona migratuen babeserako antolakundeek ohartarazi dute "arrazagatiko kontrolak" indartuko direla.

EZ DAGO IRUZKINIK