AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Prozesu Sozialistaren aldeko Elkargunearen aurkezpena Burgosko Gazte Zentro Sozialistan.
2023/01/17 08:13

Iazko irailean ireki zituzten Burgosko Gazte Zentro Sozialistako ateak, eta hil horren amaieran egin zuten espazioa aurkezteko saio bat. Zentroko kideek orduan jakinarazi zutenez, Espainiako Polizia bertaratu zen aurkezpenera, eta hitzaldia entzuteko asmoz hurbildu ziren pertsona guztiak identifikatzen saiatu zen, "bultzadak, mehatxuak eta intimidazioa" erabilita. Polizia-agenteek zenbait pertsona identifikatu zituzten azkenean, eta zigor ekonomiko bat helarazi berri diote haietako bati. Zentroko kideek ohartarazi dute, gainera, posible dela isun gehiago iristea datozen egunetan.

"Gazte Zentro Sozialistara gerturatzen ari diren gazte horiengan beldurra sortzea bilatzen du egoera honek, eskubide politikoen urraketa normalizatuz eta jarduna kriminalizatuz", salatu dute Zentroko kideek. "Mezua argia da: ez dago gazteria langilearen antolakuntza politiko independenterako espaziorik", gaineratu dute: "Horren aurrean, funtsezkoa iruditzen zaigu antolakuntza politikoko espazioak defendatzea".

EZ DAGO IRUZKINIK