AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/07/11 12:15

Joan den apirilaren 28an, faxista bati aurre egin zion pertsona batek Gasteizko (Araba) San Prudentzion. Auzoan saltzaile-lanetan ari zen Orgullo Cazurro talde faxistako kide bat, eta bere aurka jo zuen gazteak: "nazi" deitu eta irmotasunez egin zion kontra.

Leongo futbol-klub nagusiko zale faxistek osatzen dute Orgullo Cazurro. Hain zuzen ere, saltzaile gisa ari zen faxistak talde horren kamiseta bat zeraman San Prudentzion, aipatutako pertsonak aurre egin zionean. Orgullo Cazurrok debekatuta izan du Leongo estadiora sartzea, bertan egiten dituen keinu eta abesti faxistak direla-eta.

Saltzaile faxistari kontra egin zion pertsonak bideoz grabatu zuen gertatutakoa, eta sare sozialetan argitaratu zuen. Zabalpen handia izan zuen bideoak, eta ikerketa bat abiatu zuen Poliziak, gerora jakin denez.

Gertatutakoa zela-eta, salaketa bat aurkeztu zuen San Prudentzion izan zen faxistak, eta, orain, hari aurre egin zion pertsona atxilotu du Guardia Zibilak. Hainbat komunikabidek atzo eman zuten atxiloketaren berri.

Guardia Zibilak dio seinalatutako faxista "mehatxatu eta umiliatu" zuela atxilotuak, "bere lana egiten ari zen bitartean". Horregatik, "gorroto-delitu bat" egin izana leporatu dio, itxura denez, "motibazio ideologikoa" izan zuela iritzita. Grabatu eta argitaratu zuen bideoa ezabatu egin dute jadanik.

EZ DAGO IRUZKINIK