AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Expansión.
2022/12/12 09:49

Pepsico enpresak 37 langile kaleratu nahi ditu Araban; dirudienez, Etxebarri-Ibiñako lantegiko hamabost (180 dira guztira) eta Gasteizko bulegoetan jarduten duten 22. Gainera, komertzial modura aritzen diren hainbat langile ere kanporatuak izateko arriskuan egon litezke. Pepsicok enplegu-erregulazioko espediente bat atera du mahaira Espainiako Estatuan, eta guztira, 550 behargin kanporatzeko asmoa du; plantilla osoaren %20. Neurri horren barruan sartuko lirateke Arabako kaleratzeak, eta momentuz, badirudi ez dutela lantegirik itxiko lurralde horretan.

Gaur, abenduaren 12an, protestara jo dute Arabako langileek; Arabako Parke Teknologikoko bulego berrietara eraman dituzte kaleratzeen kontrako euren aldarriak. Izan ere, Miñaora (Araba) lekualdatu dute Gamarrako eraikin historikoko jarduna, eta han ekin diote lanari 120 behargin inguruk.

ELA sindikatuak salatu duenez, enpresak beharginak kanporatu nahi ditu "kaleratze kolektiboetarako aurreikusitako legezko prozedura aurreztuz".

EZ DAGO IRUZKINIK