AKTUALITATEA / Pederastia
Pedofilo bat atxilotu dute Gasteizen, 140.000 irudirekin
46 urte ditu gizonezkoak, eta "bortizkeria muturreko" milaka eduki topatu dituzte bere ordenagailuan.
2024eko azaroaren 15
Pedofilo bat atxilotu dute Gasteizen, 140.000 irudirekin

Beste pedofilo bat atzeman dute Gasteizen (Araba), haurren kontrako sexu-erasoak erakusten dituzten irudiak izateagatik eta partekatzeagatik. Ez dute zehaztu noiz atxilotu zuten gizona, baina polizia-iturrien arabera, bost hilabete inguru eman dituzte bere ordenagailutik materiala ateratzen.

Atxilotuak material pedofilo ugari zuen ordenagailuan, gehienbat irudiak: "bortizkeria muturreko" 140.000 artxibo aurkitu dituzte bertan. Peer to peer sare-konexio batzuen bidez geolokalizatu zuten gizonezkoaren helbidea, ikustean irudi pedofilo batzuen erabileraren eta zabalpenaren errudun zela.