AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Atzo mobilizazioa egin zuten Azpeitian.
2020/05/25 09:14

Gaur, hilak 25, Patxi Ruiz preso politikoak hamabosgarren eguna beteko du gose greban. Aurreko ostiralean, ospitaletik itzultzean, berrogeialdia ezarri zioten. Hortaz, Murtzia II kartzelako erizaindegian jarraitzen du, eta hamabigarren egunean egarri greba bertan behera utzi bazuen ere, aurrera doa gose grebarekin eta presoen eskubideen defentsan hasitako borrokaldiarekin.

Ruizekin elkartasunean, borrokara batu dira hainbat preso politiko:

  • Gaur janariaren erretiluari uko egingo dio Iñigo Zapirainek Madrid VI-Aranjuez espetxean, AAEAMek jakinarazi duenez.
  • Aurreko larunbatean, hilak 23, bost eguneko gose grebari ekin zion Mikel San Sebastianek (Murtzia II).
  • Ostiralean, hilak 22, "txapeoa" hasi zuen Lola Lopezek (Brieva).
  • Hilaren 19tik, janariaren bandejari uko egin diote Alberto Viedmak eta Iñaki Krutxagak (Almeria). Saioa Sanchezek eta Itziar Morenok (Rennes) barau-egunei ekin zieten, txandaka. Gaur, Sanchezen txanda da. Bestalde, egun berean, aldizkako baraualdiei heldu zien Orkatz Gallastegik (Castelló I) ere.
  • Hilaren 18tik janariaren erretiluari uko egiten ari dira Irantzu Gallastegi (Huelva) eta Iñaki Etxeberria (Topas, Salamanka).
  • Hilaren 14tik, ziegatik irteteari uko egin dio Jon Kepa Preciadok (Kordoba).
  • Hilaren 12tik, "txapeoan" dago Ibai Aginaga (Sevilla II) eta janariaren erretiluari ezezkoa ematen ari dira Dani Pastor, Oskar Barreras eta Aitor Cotano (Puerto III).

ASTE BERRIAREKIN, MOBILIZAZIO GEHIAGO

Aurrera doaz txantrearrari eta hark abiatutako borrokaldiari elkartasuna adierazteko mobilizazioak. Gaur ere leku ugaritan egingo dituzte elkarretaratzeak, besteak beste:

  • Algortan (Bizkaia), 20:00etan Txiki eta Otaegi plazan.
  • Altsasun (Nafarroa), 20:00etan plazan.
  • Baionan (Lapurdi), 17:30ean.
  • Berangon (Bizkaia), 20:00etan frontoiaren aurrean.
  • Bilbon (Bizkaia), 20:00etan Etxebarrieta Anaien plazatik. Manifestazioa izango da.
  • Donostian (Gipuzkoa), 20:15ean Bulebarrean.
  • Durangon (Bizkaia), 20:00etan Santanan.
  • Erromon (Bizkaia), 21:30ean Xake enparantzan.
  • Etxarrin (Nafarroa), 20:00etan plazan.
  • Hernanin (Gipuzkoa), 20:30ean Gudarien plazan.
  • Lekeition (Bizkaia), 20:00etan Abadeen Moilan.
  • Mutrikun (Gipuzkoa), 20:00etan errotondan.
  • Ondarroan (Bizkaia), 20:00etan Alamedan.
  • Ordizian (Gipuzkoa), 20:00etan Plaza Nagusian.
  • Urruñan (Lapurdi), 19:30ean biribilgunean.
  • Zornotzan (Bizkaia), 20:00etan Patatan.

GOSE GREBAK TOKIAN TOKI

Protestekin batera, Euskal Herriko hamaika txokotan hasi dituzte gose grebak elkartasun ekintza gisara:

  • Atzo, hilak 24, bost gaztek txandakako barau-egunei ekin zieten Urruñan. Bost egunez luzatuko dute ekimena.
  • Larunbatean, hilak 23, Ezkerraldean (Bizkaia) AAEAMeko hiru kidek bukatutzat eman zuten gose greba. Hamaika eguneko baraualdia izan da.
  • Ostiralean, 48 orduko baraualdia hasi zuten Burlatako (Nafarroa) zazpi lagunek (beste kide bat batu zen larunbatean), Irungo (Gipuzkoa) Erlaitzeko zazpi kidek eta Arrasateko (Gipuzkoa) sei gaztek.
  • Egun bat lehenago, hilak 21, 72 orduko gose grebari ekin zioten Bortziriak, Malerreka eta Baztango (Nafarroa) zazpi lagunek. Lizarran (Nafarroa) ere txandakako gose greba hasi zuten hainbat pertsonak.
  • Hilaren 20an, Arabako hainbat militantek amaitutzat eman zuten txandakako gose greben dinamika. Guztira, 69 gaztek hartu dute parte. Etxarriko Gazte Asanbladako kideek txandakako 48 orduko barauak hasi zituzten, binaka.
  • Hilaren 19an, txandakako 48 orduko barauak jarri zituzten martxan Altsasun (Nafarroa). Uneotan, bost lagun daude txandan. Egun berean bi pertsonak gose greba hasi zuten Etxarrin (Nafarroa), eta gaur, zazpigarren eguna izango dute. Hilaren 21ean, hirugarren pertsona bat batu zen.
  • Ondarroan (Bizkaia), 48 orduko txandakako gose grebak egiten ari dira hilaren 18tik. Hamabost gazte ari dira parte hartzen.
  • Deustuko Armada Gorriko kideek txandakako barau-egunekin segitzen dute. Hilaren 15ean hasi ziren.

- Txantreako argazkiak: La Haine

EZ DAGO IRUZKINIK