27 urteko gizon bat atxilotu zuten asteartean Pasaian (Gipuzkoa), goizaldean, hainbat eraso egiteagatik. Bere neska lagun ohiari etxeko giltzak lapurtu eta pisura sartu zen lehenengo, emakumea barruan zela. Bi aizto kendu zizkion, eta etxeari su ematen ahalegindu ostean, alde egin zuen. Gero, labanak eskuan, kalean sastakatu zuen beste gizonezko bat.
Atxilotua izan eta epailearen aurretik igaro ondoren, erasotzailea kartzelaratzeko agindua eman zuen hark. Bi delitu leporatu dizkiote: homizidio saiakera eta genero indarkeria.