AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Navarra Capital
2023/11/14 09:10

Landabengo (Iruñerria, Nafarroa) Volkswagen enpresako zuzendaritzak atzo goizean igorri zien mezu bat langile guztiei, debeku politiko baten berri emateko: langileen batzordeak (UGT, CCOO, ELA, LAB eta CGT) kontzentrazio bat zeukan deituta lantegian, Palestinarekin elkartasunez, baina hura debekatu du enpresak.

Elkarretaratzea debekatzeko, enpresako zuzendaritzak esan du deialdi "politiko" bat dela, eta ez duela baimenduko lantokian "lan- eta enpresa-kontuekin loturarik" ez duten protestak egitea. Langileren batek protesta egin nahi bazuen, "lan-ordutegitik eta Nafarroako VWren esparrutik kanpo" egin beharko lukeela ere gaineratu dute zuzendaritzako kideek. Jatorriz Alemaniakoa den Volkswagen enpresak Nafarroan daukan buruak, Michael Hobuschek, sindikatuei esan zien, bestalde, Palestinako auzia "sentsibilitate historiko handikoa" dela Alemanian.

Gaur egingo dute protesta langileek, 13:00etan, lantegiko muntaketa-aparkalekuan.

EZ DAGO IRUZKINIK