AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Noticias de Gipuzkoa
2025/10/06 13:36

Atzo arratsaldean, Donostian (Gipuzkoa) jokatu zuten Realak eta Rayo Vallecanok, eta Palestinaren aldeko ekintza bat egin zuen estadioan Bultzada taldeak, "palestinar erresistentziari elkartasuna adierazteko eta Israelen suntsipena aldarrikatzeko". Hain zuzen ere, Hego Harmaila hutsik laga zuten partidaren lehen 5 minutuetan, eta realzale guztiei luzatu zieten Palestinako banderak erakusteko deia, zelaiko harmaila guztiak aldarriz betetzeko.

"Urteak dira jada Israelek palestinar herriaren aurkako kolonizazio zein genozidioa abiatu zituenetik. Azken urteetan, baina, egoerak okerrera egin du eta gu ezin gara eskuak gurutzatuta gelditu", adierazi zuen Bultzadak. "Datuak beldurgarriak dira", ohartarazi zuen: "Anoeta oso bat eta erdi beteko lukeen palestinar kopuru berbera hil ditu Israelgo Estatuak, mundu osoko politikari, enpresa eta instituzioen konplizitatearekin". Horrez gain, Global Sumud Flotillako kideen atxiloketa salatu zuen, eta babesa eman zien denei.

"Guztion lana da Israelgo Estatuarekin amaitu eta palestinar herriak bere askatasuna lortzea. Guztion lana da genozidioarekin amaitzea", gaineratu zuen.

EZ DAGO IRUZKINIK