AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Cordon Press
2025/10/02 14:47

Baieztatu dute jada: Palestinako futboleko selekzioa Bilboko (Bizkaia) San Mames estadioan izango da azaroaren 15ean, Euskal Selekzioaren aurka jokatuko baitu lagunarteko partida bat. Duela bi aste zabaldu zen zurrumurrua, eta hitzordua egiaztatu du oraintsu Euskadiko Futbol Federazioak. Larunbat goizean emango dituzte xehetasunak Palestinako Futbol Federazioarekin batera, agerraldi baten bidez. Egun horretan sinatuko dute hitzarmena bi federazioek.

Euskadiko Futbol Federazioaren arabera, "izaera solidarioa" izango da nagusi partidan. "Futbolak elkartasunerako bozgorailu gisa balio dezakeela eta hala izan behar duela sinetsita, Euskadiko Futbol Federakundea eta Palestinako Futbol Federakundea, bakea defendatzeko eta eskatzeko helburuarekin, partida antolatzeko akordiora iritsi gara", esan du prentsa-ohar baten bidez.

EZ DAGO IRUZKINIK