AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/02/22 09:12

Laster beteko da urte bat Pablo Gonzalez kazetari nabarniztarra Polonian espetxeratu zutenetik, eta oraintsu jakinarazi du Poloniako Justiziak behin-behineko espetxealdia luzatuko diotela berriz. Gutxienez, maiatzaren bukaerara arte izango dute behin-behineko kartzelaldian.

Gonzalezen atxiloalditik urtebete igaroko den honetan, hala, protestara deitu du berriz Busturialdeko Kontseilu Sozialistak. Elkarretaratze bat antolatu du igande honetarako, otsailaren 26rako, Gernikan (Bizkaia). Merkurio plazan izango da protesta, 13:00etan hasita. Kazetariaren askatasuna exijituko dute oraingoan ere, NATOren aurka eta informatzeko eskubidearen alde.

Abenduaren amaieran ere izan zen mobilizazio bat Gernikan, Busturialdeko Kontseilu Sozialistak deituta, eta Pablo askatu lelopean orduan ere.

EZ DAGO IRUZKINIK