Aurreko urtean bezala, otsailean izango da Herri Unibertsitate nazionalaren edizio berria; otsailaren 22tik 23ra bitartean, hain zuzen. Aurten ere Leioako (Bizkaia) campusak hartuko du ekimena, eta hainbat gunetan banatuta izango dira hamaika auzi politiko lantzeko hitzaldiak eta mahai-inguruak, bi egunez. Antolatzaileek aurki argitaratuko dute 2023ko egitarau zehatza.
Iaz otsailaren 16tik 17ra bitartean izan zen Herri Unibertsitate nazionala (hemen aurreneko eguneko kronika eta hemen bigarren eguneko kronika).