Asteazkenean, hilaren 24an, lan-istripu larri bat izan zuen basoko langile batek Artzentalesen (Bizkaia). El Peso mendian lanean ari zela, behargina kolpatu zuen moztutako pinu batek: trabatuta geratu zen lehenengo, eta hura askatzeko makinak erabili ostean, langilea jo zuen zuhaitzak.
Larriki zauritu zen langilea, kolpearen ondorioz. 22 urte ditu eta, iturri sindikalen arabera, Forestal Bejarano e Hijo enpresarentzat jarduten du soldatapean. Bi hilabete daramatza sektorean.
Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 21 beharginek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.