Maravillas gaztetxearen desalojoaren ostean, Iruñeko (Nafarroa) Alde Zaharrak Gaztetxea behar duela aldarrikatzeko kalejira egin zuten atzo, osteguna, dozenaka lagunek Iruñeko udaletxe aurretik abiatuta. Hariz hari bidea josten ari gara leloa aukeratu zuten deitzaileek aldarria kalera ateratzeko, eta gune autogestionatuen beharra aldarrikatzeko.
AZ ekimenak eta Maravillaseko hainbat kidek Iruñeko Alde Zaharrak gazteentzako gune autogestionatu bat behar duela azpimarratu zuten atzokoan, eta Oscus eraikinaren erabilera aldarrikatu zuten. Duela hilabete batzuk egindako prozesu parte-hartzailean proposatu zuten Oscus gaztetxe gisa erabiltzeko aukera, eta hori kaleratu zuten atzoko mobilizazioan. Era berean, gune autogestionatuen aldeko defentsan jarraitzeko prestutasuna agertu du AZ ekimenak.