AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/06/18 12:25

Iruñean (Nafarroa) epaituko dituzte Orkoienen (Nafarroa) emakume bat bortxatu zuten bost gizonezkoak; datorren astelehenean hasiko da epaiketa eta, aurreikuspenen arabera, uztailaren 1era arte luzatuko da. 2019ko azaroan izan zen talde bortxaketa, emakumeak 23 urte zituenean, eta 2020an atxilotu zituzten bost erasotzaileak. Dirudienez, prebentziozko espetxealdian dauzkate haietako lau; emakumea bortxatzea leporatzen diete lauri, eta erasoan "kolaboratzea" beste bati.

Kadreitakoak (Nafarroa) dira bortxatzaileak, eta antza, haietako bi sare sozialak erabilita jarri ziren harremanetan emakumearekin. Hitzordu bat jarri zuten Orkoienen, baina hiru gizon agertu ziren hitzartutako tabernara. Argia parkera joan ziren gero, eta han, beste bi gizon batu ziren; guztira, bost. Hala, taldean egin zioten eraso emakumeari, eta parkean bertan bortxatu zuten.

Horren ostean, zeraman arropa garbitzera behartu zuten emakumea. Mehatxu egin zioten, eta gertatutakoa ez salatzera ere behartu zuten. "Zerbait kontatzen baduzu, berriz etorri eta hau egingo dizut", esan zion bortxatzaileetako batek.

EZ DAGO IRUZKINIK