AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Noaua
2020/02/17 14:52

Aurreko ostegunean, hilak 13, Picassentetik (Valentzia) Aranjuezera (Madril) lekualdatu zituzten Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga preso politikoak. Urtarrila amaieran jakinarazi zuen Espainiako Espetxe Zuzendaritzak tokialdatu egingo zituela usurbildarra eta oriotarra. 

2009. urtean atxilotu zituzten biak, eta 2011. urtetik daude giltzapean, Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarritako 12 urteko espetxe zigorra bete arte. "Talde armatuko kide izatea eta lehergailuak izatea" egotzi zieten.

Urtarrilean bete zituen hiru urte bien alaba Xuak, eta beraz, Espainiako Espetxe Legearen aginduz, Picassentetik irten zen. Ordura arte, kartzelan bizi zen gurasoekin. Usurbilen (Gipuzkoa) bizi da egun, amaren sorterrian. Espetxe Zuzendaritzak Lasagabasterren eta Urangaren lekualdaketa jakinaraztean, azpimarratu egin zuen hiru urteko haur baten gurasoak direla.