Krisiaren Seme-Alabak Sare Sozialistak 2020ko udaberrian abiatu zuen oinarrizko produktuen eta elikagaien bankua, gaur egun, Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak eusten eta antolatzen duena. Besteak beste, Azpeitiko (Gipuzkoa) Esklabak Zentro Sozialistak ematen dio aterpea proiektu horri.
Azken urteetan, biltegiak Urola Erdiko ehunka laguni eman die babesa, hilero-hilero, oinarrizko hainbat produktu banatuta. Gaur egun ere lan horrekin jarraitzen dute eskualdean, eta, besteak beste, kalean egindako bilketen bidez hornitzen dute bankua.
Aste honetan, oinarrizko produktuak biltzeko hainbat postu jarriko dituzte Zestoan (Gipuzkoan), Azkoitian (Gipuzkoa) eta Azpeitian. Azaroaren 9an, 10ean eta 11n bilduko dituzte produktuak postu horietan; zehazki, Zestoako Gesalaga kalean, Azkoitiko BMn eta Eroski denda txikian, eta Azpeitiko Juan XXIII-ko eta Sanjuandegiko Eroski dendetan.
Ostegunean, arratsaldez jarriko dute bilketarako postua, 17:00etatik 20:00etara. Ostiralean, goizez nahiz arratsaldez izango da postuetan ekarpena egiteko aukera, 10:00etatik 13:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara. Larunbatean, berriz, goizez egongo da postua, 10:00etatik 13:00etara.