AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Unplash
2024/12/02 12:54

29 urteko gizonezko bat atxilotu dute Madrilen eta beste hamahiru ikertzen ari dira, 12 urteko neska bati sexu-jazarpena egiteagatik. Ikertuen artean daude Bizkaiko bi gizon. Itxura denez, Turkiako aplikazio bat erabili dute guztiek, adin txikiko neskari mehatxu egiteko: eduki sexualeko irudiak bidaltzeko mehatxatu dute, eta hainbatek lortu dute berekin izaera sexualeko bideodeiak egitera derrigortzea, mehatxupean.

Atxilotutako gazte madrildarrak, esate baterako, neskari iruzur egin eta izaera sexualeko irudiak bidaltzera behartu zuen. Gero, irudi horiexek erabili zituen adingabeari mehatxu egiteko: gehiago bidaltzen ez bazizkion, argitaratu egingo zituela esan zion. Antza, aipatutako aplikazioaren bidez, 56 erabiltzaileren artean zabaldu zituzten neskaren irudiak.

Ikerketa Bizkaiko eskola batean

Horretaz gain, Bizkaian, asteburuan eman dute adin txikikoen kontrako eraso batzuen berri. Zehaztapenik egin ez badute ere, hainbat hedabidek jakinarazi dute ikerketa bat dagoela martxan Bizkaiko ikastetxe batean, zenbait adingabek jasandako erasoak direla-eta. Salaketa bat dago tartean.

EZ DAGO IRUZKINIK