AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/06/20 11:47

Negozioak Durangon (Bizkaia) eta Portugaleten (Bizkaia) dituzten bi enpresari atxilotu dituzte. Gizona da bata eta emakumea bestea, eta haien soldatapeko langileen lan-eskubideak urratzea leporatzen diete. Horretaz gain, emakumezko langileetako bati sexu-erasoak egitea ere egotzi diote gizonari.

Hilabete hasieran aurkeztu zuen salaketa emakume behargin horrek. Migratzailea da, eta bi urtez aritu da bi enpresari horientzat lanean, kontraturik gabe. Azaldu du, gainera, ez dela haientzat baldintza horietan jarduten duen langile bakarra.

Gizonezko nagusiaren partetik jasandako sexu-erasoen berri ere eman du emakumeak. Hainbatetan egin behar izan du gaua enpresariaren etxean, eta zenbait kasutan eraso egin dio hark. Hain zuzen, ukituak egin izan dizkio gizonak.

Hori gutxi balitz, 20.000 euroren truke hardun gera zedila eta berekin haur bat eduki zezala eskatu zion emakumeari. Beste 5.000 euro ere eskaini zizkion, isilik egon zedin.

Itaiaren deialdia

Hori guztia dela-eta, protestara deitu du Durangaldeko Itaiak. Elkarretaratze bat antolatu du gaurko, astelehenerako, Indarkeria matxista orori aurre egin lelopean. Durangoko Ezkurdin egingo dute kontzentrazioa, 19:30ean.

EZ DAGO IRUZKINIK