AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: atlantico.net
2019/10/23 13:35

Aurreko asteko astelehenean piztu ziren protestak Katalunian, erreferendumaren harira epaitutako kargudunen aurkako ebazpena jakinarazi zuenean Espainiako Auzitegi Gorenak. Ordutik ez dute etenik izan mobilizazioek, eta milaka pertsonak hartu dituzte kaleak, gau zein egun. Nabarmenak dira protestek eta horien ondoriozko errepresio bortitzak utzi dituen emaitzak, zenbakitan: 600 zauritu baino gehiago, 200 atxilotu baino gehiago, eta gutxienez 25 espetxeratu, Ikasle Abertzaleek jakinarazi dutenez. Horrez gain, bost pertsona Espainiako Estatutik kanporatuak izateko arriskuan daude.

Atzo argitaratu zuen Gazte Koordinadora Sozialistak Kataluniako auziari buruzko adierazpena, eta "langile batasuna" oinarri, "autoderminazioa" eta "Estatu Sozialista" aldarrikatu zituen Herrialde Katalanentzat. GKSko kideek azpimarratu zuten "proiektu politiko kontrajarriak" agerian geratu direla Katalunian; hain zuzen, "Kataluniako langileriaren proiektu politiko nazionala, eta enpresari eta politiko profesionalen nazioa".

Mobilizazioak Euskal Herrian

Datozen egunetan mobilizazioak izango dira Euskal Herriko zenbait ikastetxe, campus eta herritan, Gazte Koordinadora Sozialistak, Ikasle Abertzaleek zein eragile lokalek antolatuta. Hala, Espainiako Estatuaren "errepresioaren aurrean", "langile elkartasuna" adieraziko diete "borrokan direnei"; "atxilotuei, zaurituei, edota espetxeratuei" batik bat.

Kargudun preso politikoen aurkako epaiketaren ebazpenak eragindako protestei babesa adierazteko elkarretaratzeak burutu zituzten Ikasle Abertzaleek iragan astean ere. Solidaritat al carrer! Auzipetuentzat absoluzioa aldarrikatu zuten hainbat hezigunetako atarietan. Gaur ere elkarretaratzeak egin dituzte hainbat ikastetxetan; esaterako, Leitzan (Nafarroa), edota Lekeition (Bizkaia).

Hona hemen, momentuz, datozen egunetarako egin dituzten deialdiak, txokoz txoko:

Nafarroa

Herriak

  • Iruñea: bihar, 20:00etan Nabarrerian. Gazte Koordinadora Sozialistaren, Indar Gorriren eta Ikasle Abertzaleen deialdia.

Campusak

  • Iruñea (NUP): bihar, 11:45ean Liburutegi plazan. Ikasle Abertzaleen deialdia.

Ikastetxeak

  • Iturrama (Iruñerria): bihar, 10:45ean. Iruñerriko Ikasle Abertzaleen deialdia.
  • Alaitz (Iruñerria): bihar, 11:00etan. Iruñerriko Ikasle Abertzaleen deialdia.
  • Biurdana (Iruñerria): bihar, 11:00etan. Iruñerriko Ikasle Abertzaleen deialdia.
  • Berriozar (Iruñerria): bihar, 11:15ean. Iruñerriko Ikasle Abertzaleen deialdia.
  • Askatasuna (Iruñerria): bihar, 11:15ean. Iruñerriko Ikasle Abertzaleen deialdia.
  • Mendillorri (Iruñerria): bihar, 11:15ean. Iruñerriko Ikasle Abertzaleen deialdia.

Gipuzkoa

Herriak

  • Donostia: larunbatean, 19:30ean bulebarrean. Gazte Koordinadora Sozialistaren deialdia.
  • Tolosa: larunbatean, 12:30ean Trianguloan. Gazte Koordinadora Sozialistaren eta Tolosako Gazte Asanbladaren deialdia.
  • Bergara: larunbatean, 20:30ean Ariznoa kalean. Gazte Koordinadora Sozialistaren eta Ikasle Abertzaleen deialdia.
  • Azpeitia: ostegunean, 19:00etan Azpeitiko plazan. Gazte Koordinadora Sozialistaren, Ikasle Abertzaleen eta Azpeitiko Gaztetxearen deialdia.

Campusak

  • Ibaeta (EHU): bihar, 13:00etan Aulariopean. Ikasle Abertzaleen deialdia.

Ikastetxeak

  • Bergara, Aranzadi Ikastola: bihar, 10:35ean Telefonikan. Debagoienako Ikasle Abertzaleen deialdia.
  • Arrasate, Gaztelupe: bihar, 10:30ean bigarren pisuko patioan. Debagoienako Ikasle Abertzaleen deialdia.

Araba

Herriak

  • Laudio: ostiralean, 19:00etan Lamuza plazan. Gazte Koordinadora Sozialistaren eta Laudioko Gaztetxearen deialdia.
  • Legutio: ostiralean, 19:00etan Legutioko plazan. Gazte Koordinadora Sozialistaren deialdia.

Campusak

  • Gasteiz (EHU): bihar, 12:45ean Elurretan. Ikasle Abertzaleen deialdia.

Bizkaia

Herriak

  • Gernika: astelehenean, 12:30ean Auditorioko beheko eskaileratan. Gazte Koordina Sozialistaren eta Ikasle Abertzaleen deialdia.

Campusak

  • Leioa (EHU): bihar, 13:00etan liburutegi aurrean.
  • Bilbo (EHU): bihar, 12:30ean Sarriko fakultateko sarreran.