AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/03/13 08:03

Joan den asteartean, Bidarten (Lapurdi), gaztandegi bateko langileari eraso zion 54 urteko militar ohi batek. Iluntzeko 19:30ak aldera, pailazo-maskara batekin estalirik eta armaturik hurbildu zen dendara gizonezkoa: sable bat (gerora jakinarazi dute faltsua zela) eta katana bat zeramatzan. Une horretan bakarrik zegoen dendaren jabea, 29 urteko emakume bat, eta bahitu egin zuen gizonak. Poliziari hots egiteko agindu zion.

Polizia-indarrak bertaratu zirenean, bahitutako langilearekin batera irten zen dendatik militar ohia. Mehatxu egin ondoren, ihes egiten utzi zion. Gizonak, orduan, polizia-agenteei galdetu zien ea prest zeuden "Frantziagatik hiltzeko", eta bera "baietz". Poliziaren bertsioaren arabera, momentu horretan, haiek tirokatzeko itxurak egin zituen, eta benetako armekin tiro eginez erantzun zuten agenteek; bertan hil zuten gizonezkoa.

Euskal Irratien arabera, bere "iragan militarraren ondorioz, trauma ondoko estresaren nahasmenduak zituen". Komunikabide ugarik aipatu dute buruko nahasmenduak zituela.

EZ DAGO IRUZKINIK