AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/12/14 09:55

Gaur berretsi ditu azaroko datuak Espainiako Estatistika Institutuak (INE): datu aurreratuekin iragarri bezala, %7,3tik %6,8ra jaitsi da inflazio maila joan den azaroan. Urtarriletik izan den daturik baxuena izan arren, Europako Banku Zentralak (EBZ) ezarritako muga maximotik urrun daude oraindik Espainiako Estatuko datuak: %2koa da estimatutako muga. Deigarria da, gainera, azaroan igo egin dela azpiko inflazioaren neurgailua, %6,3an kokatu baita. Aurrera begirako joera egonkorragoa zein izango den erakusten du azpiko inflazioak, neurketatik kanpoan uzten baititu aldakorrak diren zenbait kostu.

Badirudi azaroan behera egin zutela elektrizitatearen eta gasolinaren prezioek, eta neurri txikiagoan izan arren, zertxobait merkatu zirela arropa eta zapatak ere. Oinarrizko elikagaien prezioek, ordea, maximo historikoetan jarraitzen dute. Urrian argitaratu zuen INEk inoiz baino gehiago igo zirela elikagaien prezioak urtebetean; %15,4 iazko urriko prezioekin alderatuta. Espainiako Estatuan 1944tik erregistratutako igoerarik handiena izan zen. Azaroko urte arteko datua %15,3koa izan da.

EZ DAGO IRUZKINIK