AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / The Objective
2022/11/15 11:04

Espainiako Estatistika Institutuak (INE) 1994ko urtarrilean ekin zion Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) kalkulatzeari, eta inoiz ez zituen oinarrizko elikagaietan hain prezio altuak identifikatu. Urtebetean inoiz baino gehiago igo dira elikagaien prezioak, hain zuzen, %15,4. Batez ere, lekaleak, barazkiak, haragia, esnea, gazta eta arrautzak garestitu direla nabarmendu du.

Elikagaiei dagokienez, azken urtean gehien garestitu direnak dira azukrea (%42,8), lekaleak eta barazki freskoak (%25,7), arrautzak (%25,5), esnea (%25), olioak eta koipeak (%23,9) eta zerealak (%22,1).

Inflazioa, %7,3an

Urrian, dena den, zertxobait behera egin du KPI orokorrak, %7,3ra jaitsi baita irailetik. Dirudienez, elektrizitatearen prezioak apaldu izanak eta gasaren merkatze erlatiboak eragin dute hori. Inflazioak uztailean ukitu zuen goia, %10,8ra heldu zenean; 1984ko irailetik erregistratutako mailarik altuena izan zen. Ordutik, zertxobait jaitsi da hilabetez hilabete: %10,5era abuztuan, %9ra irailean eta %7,3ra pasa den urrian. Azken 30 urteetako mailarik altuenak izan dira azken hilabeteetan, hala ere.

Azpiko inflazioa, bestalde, %6,2koa izan da urrian, irailean bezala. Aldakorrak diren hainbat neurgailu kanpoan utzita kalkulatzen da azpiko inflazioa, eta neurgailu orokorrak izan dezakeen joera islatzen du.

EZ DAGO IRUZKINIK