AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/02/24 10:10

Astebete barru izango da Gasteizko (Araba) sarraskiaren urteurrena. Gasteizko Kontseilu Sozialistak, aurreko urtean bezala, omenaldi-ekitaldi bat antolatu du urteurren egunerako, martxoaren 3rako. 1976an Espainiako Poliziak eraildako bost langile grebalariak oroituko dituzte Martxoak 3 plazan, 13:30ean hasita. Arratsaldean, sarraskiaren harira Arabako hiriburuan urtero egiten den mobilizazioan, Bloke Sozialista osatzera deitu du Kontseilu Sozialistak. 17:15ean abiatuko da Mugimendu Sozialistaren zutabea, Santa Maria plazatik.

Ikasle Abertzaleakek jakinarazi du, gainera, eraildako beharginen omenezko ekitaldiak izango direla Gasteizko ikastetxeetan eta campusean ere. Ostiral goizean izango dira hitzorduak, eta, arratsaldean, Bloke Sozialistara batzera deitu dute IAko kideek.

GKS, lekuan leku

Urteurren egunaren aurretik, baina, martxoaren 3ari lotutako hainbat ekimen izango dira Araban, "atzoko eta gaurko borrokaz" hausnartzeko eta burgesiaren ofentsibaz aritzeko. Esaterako, Gasteizen bertan, Amurrion zein Biasterin prestatu ditu egitarauak Gazte Koordinadora Sozialistak. Horretarako, bere egin du Gasteizko Kontseilu Sozialistak aurten erabilitako leloa: Atzoko eta gaurko borrokaz, burgesiaren ofentsiba gelditu!.

Aiaraldeko GKSren eskutik, Gasteizko sarraskiaz jarduteko hitzaldi bat izango da gaur Kultur Etxean, 17:30ean. Gaia lantzen duen dokumental bat emango dute gero. Arabako Errioxako GKSk ere gaurko jarri du hitzordua, parrokia-aretoan. Gasteizko sarraskiaren testuinguruaz arituko dira 17:30ean, eta, Amurrion bezala, gaiari buruzko dokumental baten proiekzioa izango da ostean.

Gasteizko GKSk, berriz, biharko antolatu du egitarau bat, Gasteizko Gaztetxean. Gaurko gazte langileontzako irakaspenak izenpean eskainiko du hitzaldi bat 18:30ean, eta musika emanaldiak izango dira ondoren.

EZ DAGO IRUZKINIK