AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/02/21 16:29

Laster beteko dira 48 urte Gasteizko (Araba) sarraskia izan zenetik. 1976ko martxoaren 3an, Espainiako Trantsizioko agintzaritzen manuz, Zaramagako eliza batean bilduta zeuden milaka langileren kontra jo zuen Espainiako Poliziak. Ehunka langile zauritu zituzten polizia-indarrek, eta tiroz erail zituzten bost: Bienvenido Pereda Moral, Francisco Aznar Clemente, Jose Castillo Garcia, Pedro Maria Martinez Ocio eta Romualdo Barroso Chaparro.

Azken urteetan egin bezala, aurtengo martxoaren 3an ere Bloke Sozialista bat osatzera deitu du Gasteizko Kontseilu Sozialistak. 11:30ean irtengo da blokea, Santamaria Plazatik, Atzoko eta gaurko borrokaz, langile boterea eraiki lelopean. Gero batuko da egun horretako mobilizazio orokorrera.

Gainera, aurreko egunerako, martxoaren 2rako, zenbait ekimen antolatu dituzte Kontseilu Sozialistako kideek. 11:30ean hasita, Gasteizko sarraskiari buruzko solasaldi bat izango da Gasteizko Aldabe Gizartetxean, Imanol Satrustegi historialariaren eskutik. Horren ostean, 13:00etan, 1976an eraildako langileak omenduko dituzte: ekitaldi bat egingo dute Martxoak 3 plazan.

EZ DAGO IRUZKINIK