AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/07/09 17:56

Jagoba Codo preso politikoa Logroñoko (Errioxa) kartzelatik Martutenekora (Donostia, Gipuzkoa) lekualdatu dutela jakinarazi du Etxerat elkarteak. 22 urteko zigorra betetzen ari da Codo, 2001. urtetik, eta eri larri dauden presoetako bat da: espondilitis ankilosatzailea du. 2012an diagnostikatu zioten gaitza, eta 2015ean, urrundu egin zuten Martutenetik Castellongo (Herrialde Katalanak) espetxera. Handik Logroñora eraman zuten ondoren. Apirilaren amaieran sartu zuten hirugarren graduan.


Herenegun, Espainiako Espetxe Zuzendaritzak jakinarazi zuen hirugarren gradura igaroko direla Sebas Etxaniz, Oier Urrutia eta Txus Martin preso politikoak ere. Jakinarazi zutenez, Martutenera eta Zaballara (Araba) mugituko dituzte Etxaniz eta Urrutia. Martin Zaballan zuten, eta Basaurira (Bizkaia) tokialdatuko dute.


Xistor Haranbururen askatasun eskaria

Parisen, bestalde, Xistor Haranburu preso politikoaren baldintzapeko askatasun eskaera aztertu du gaur Zigorrak Ezartzeko Auzitegiak. Beste behin ere, hura preso atxikitzeko eskatu du fiskaltzak, eta uztailaren 24an jakinaraziko dute erabakia. Behin baino gehiagotan eskatu du Haranburuk baldintzapeko askatasuna, baina auzitegiek atzera bota dute beti. Dagoeneko 30 urtez eduki dute kartzelan preso politikoa; Jakes Esnal eta Ion Kepa Paroti bezala, bizi osorako zigorra ezarri zioten Frantziako auzitegiek 1990ean.
EZ DAGO IRUZKINIK