AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Abdel Majid Bziouat/AFP
2025/10/06 13:17

Marokon, azken garaian ikusitako mobilizaziorik erraldoienak izaten ari dira azken egunetan, osasungintzako zein hezkuntzako prekaritatearen aurka. Gazteak dira protagonista, eta polizia-indarren errepresio latza jasaten ari dira kaleetan: ehunka dira atxilotuak eta kargetan zaurituak, eta zenbait hildako ere izan dira dagoeneko.

Marokon mobilizatzen ari den gazte andanari elkartasuna erakusteko, elkarretaratze bat antolatu dute Iruñerriko hainbat kolektibok; hala nola PIM-MIGek (Migratuendako Informazio Gunea), Dar Etxeak, Lantxotegik eta Nafarroako SOS Arrazakeriak. Deialdiarekin bat egin du, gainera, Iruñerriko Kontseilu Sozialistak, eta mobilizatzera deitu du, Marokon kaleak hartu dituzten "milaka gazte langileei klase-elkartasuna adierazteko eta estatu-aparatuen partetik pairatzen ari diren errepresioa salatzeko".

Bihar arratsaldean izango da kontzentrazioa, arratsaldeko 19:30ean, Iruñeko udaletxearen aurrean.

EZ DAGO IRUZKINIK