AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/05/26 10:46

Pertsonen salerosketan eta lan-esplotazioan jarduten duen talde bat atzeman dute Espainiako Estatuan. Hain zuzen ere, jatorri vietnamdarreko eta filipinarreko hainbat emakume esplotatu ditu manikura-lokaletan. Gaur-gaurkoz, gutxienez 23 emakume zituen bere kontrolpean esplotazio-sareak, eta Bizkaian, Alacanten, Bartzelonan, Balearretan eta Sevillan lan egitera behartu ditu.

El PaĆ­s-ek jaso duenez, esplotatzaileek egunean hamar orduz lan egitera derrigortzen zituzten, asteko egun guztietan; astelehenetik igandera. Gainera, ez zieten inolako soldatarik ordaintzen: haiekin 20.000 eurorainoko "zor" bat zutela esaten zieten, eta ez zutela soldatarik jasoko ustezko zor hori kitatu arte. Asiatik (nagusiki Vietnamdik) Hungariara tokialdatzen zituzten lehenengo, eta han bizitoki- eta lan-baimen faltsu batzuk eskuratu ostean, Espainiako Estatura eramaten zituzten, bertan esplotatzeko.

Esplotazio-sareak etxebizitza batzuetan pilatzen zituen biktima guztiak, kontrolatuta eduki ahal izateko: bideo-zaintzako kamerak daude etxeetan. Iruzurra mantentzeko, esplotatutako emakumeak ikasleak bailiran aurkezten zituzten administrazioan, ikasketei lotutako egoitza-baimenak tramitatu ahal izateko. Horretarako, hizkuntza-eskoletan matrikulatzen zituzten.

Esplotazio-sareari lotutako hamalau pertsona atxilotu dituzte momentuz, tartean, ustezko lau arduradunak. Horietako bat espetxeratu dute jada, behin-behinean. Espainiarrak dira atxilotutako pertsonetatik hiru, estatubatuarra da bat, eta vietnamdarrak dira gainerakoak.

EZ DAGO IRUZKINIK