AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Twitterretik hartutakoa
2024/11/08 11:05

Atzo izan zen Ajax eta Tel Aviveko Maccabi taldeen arteko futbol-partida, Amsterdamen. Zale sionista ugari bertaratu ziren Herbehereetako hiriburura, eta istiluak eragin zituzten. Israelgo Estatu sionistako zelaietan ohikoa den modura, aldarri faxistak egin zituzten Maccabiko zaleek: "Heriotza arabiarrei" eta "Ez dago eskolarik Gazan jadanik ez delako haurrik geratzen" oihukatu zuten, besteak beste. Ajaxen zelaira bidean, gainera, hainbat balkoitan jarrita zeuden Palestinako banderak kendu zituzten.

Baina ehunka faxista sionistei aurre egin zieten hainbat pertsonak. Antza, partida amaitu eta futbol-zelaitik irten zirenean, Maccabiko zaleei jarraitu zieten. Hainbat bideotan ikus daiteke nola borrokatu zituzten sionistak kaleetan eta nola jo zituzten, Palestinaren aldeko oihu artean.

Bai partidaren aurretik bai gero izan ziren talken ondorioz, bost zauritu eta 62 atxilotu izan zirela jakinarazi dute hainbat hedabidek, baina ez omen dago sionistarik atxilotuen artean. Badirudi, Israelgo Estatuko gobernuaren aginduz, bi erreskate-hegazkin bidali dituztela Amsterdamera, zale israeldarrak jasotzeko eta itzultzeko.

Israelgo Estatua egiten ari den sarraskiaren kontra, mobilizazio bat egin zuten atzo iluntzean Johan Cruijff Arena zelaitik kilometro batera. Estadiora hurbiltzen saiatu zirenean, ordea, manifestarien kontra oldartu ziren polizia-indarrak. Badirudi orduan atxilotu zituztela 30 lagun inguru.

EZ DAGO IRUZKINIK