AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/05/15 08:06

Nakba Eguna da gaur, maiatzaren 15a, eta Israelgo Estatuarekin kolaboratzen duen enpresa nagusietako bat seinalatzeko ekintza bat egin du Dorren (Nafarroa) Palestinarekin Elkartasuna plataformak. Hain zuzen ere, armagintzako M Torres konpainia jarri du jopuntuan: kotxe batzuen bidez, enpresaren aurrealdea oztopatu dute, eta auto-ilarak sortzea lortu dute. Ondoan, Palestinaren banderak eta Palestinaren aldeko pankartak ikus zitezkeen, Genozidioaren konplize! zioen bat tartean.

Gerra-hegazkinak ekoizten ditu M Torresek, eta, besteren artean, Israelgo Estatua hornitzen du. "Israelgo Estatu genozida oraindik existitzen bada, Mendebaldeko enpresen eta instituzioen konplizitateari esker da, baita Euskal Herrikoei esker ere", salatu du Palestinarekin Elkartasunak.

"Israelek bere ofentsiba militarra areagotu du. Gazako Zerrenda osoki okupatzeko eta garbiketa etnikoa bururaino eramateko plana onartu du, eta Zisjordaniako lurraldean ere erasoak eta suntsiketak indartu ditu", gogorarazi du plataformak: "Nafarroako M Torres enpresa horren guztiaren konplize argia da. Israelgo industria militarrarekin kolaboratzen du, palestinarrak bonbardatzeko baliatzen diren gerra-hegazkinen ekoizpenean".

Manifestazioa larunbatean, Iruñean

Hala, defendatu du, "Palestina ibaitik itsasora askatzeko", ezinbestekoa dela "Israel desegiteko baldintzak jartzea" eta "sionismoarekin harreman oro eteteko presioa egiten jarraitzea". Larunbat honetarako dauka mobilizazio-deialdi bat egina Palestinarekin Elkartasunak, Iruñean (Nafarroa): manifestazio bat antolatu du bertan, Palestina askatu. Israel desegin, harreman oro eten lelopean. 12:30ean hasiko da Golem Baionatik.

EZ DAGO IRUZKINIK