Gedar Telebistan aurrera jarraitzen dugu Burdin Hesia eta Estrategia a Debate programekin. Aktualitateko hamaika gai eta polemika lantzen ditugu Burdin Hesia-n, eta Prozesu Sozialistaren garapenerako funtsezkoak diren hamaika auzi politikoren inguruan aritzen gara Estrategia a Debate-n, modu sakonagoan. Bi programetan da ohikoa, hainbat eta hainbat kiderekin egindako tertuliez gain, gaiari lotutako pertsonak elkarrizketatzea. Orain, baina, elkarrizketa-programa bat jarriko dugu martxan Gedar Telebistan: Lugorria.
Zehazki, euskal kulturako esparru batean eta bestean dabiltzan zenbait pertsona elkarrizketatuko ditugu Lugorria-n, garaiaz eta beraien esparruari buruz jarduteko. Paul Beitia arduratuko da elkarrizketak egiteaz, eta jakinarazi dugu jada zeintzuk izango diren Lugorri-ko lehenengo lau elkarrizketatuak: Andoni Egaña bertsolaria, Eider Rodriguez idazlea, Ana Arsuaga Verde Prato musikaria eta Ion Celestino musikaria. Asteazken honetan estreinatuko dugu programa berria Gedar Telebistan.
📺 LUGORRIA, kultur elkarrizketa programa berria
— Gedar.eus (@GedarLangileKZ) February 12, 2023
Euskal kulturako esparru batean eta bestean dabiltzan hainbat pertsona elkarrizketatu ditugu, garaiaz eta beraien esparruari buruz jarduteko.
➕ Asteazkenetik aurrera, Gedar Telebistan pic.twitter.com/c5Mn0Dfgid