AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/07/05 11:35

Gazte saharar batek hamahiru egun beteko ditu Loiuko (Bizkaia) aireportuko atxikitze-gunean. Marokotik abiatutako hegaldi baten bidez iritsi zen Bizkaiara, baina, antza denez, bere pasaporteak ez zuen bidaia egiteko irteera-zigilurik. Atxikitze-gunean sartu zuten orduan, ekainaren 23an.

Asilo-eskaera bat egin zuen sahararrak, baina eskubide hori ukatu zioten, nahiz eta azaldu zuen, bere militantzia politikoa dela-eta, espetxeratua izateko arriskuan dagoela. 20 urteko gaztea gose greban izan da bi egunez, protesta egiteko. Ospitaleratu egin behar izan dute, Javier Galparsoro Zehar-Errefuxiatuekin taldeko kideak salatu duenez. Helegite bat aurkeztu du sahararrak, baina berriz ukatu diote asilo-eskaera.

Ondorioz, gaur deportatuko dute Tangerrera, Loiutik 15:00etan aterako den hegaldian. Marokon kartzelaratua izateko beldur da gaztea.

EZ DAGO IRUZKINIK